Militarrak

Carrasco Amilibia, Leoncio

Artilleriako koronela eta Loiolako kuarteleko komandantea, Donostian, 1936ko altxamendua gertatu zenean. Antza denez, Mola jeneralak erregimentuaren buru izateko eskatu zuen, baina une erabakigarrian izan zuen jarrera zalantzatiak atzeratu egin zuen Donostiako indar militarrek Mugimenduarekin bat egitea, eta, horregatik, Vallespin teniente koronelak ordezkatu zuen agintean, uztailaren 21ean Donostian gerra egoera aldarrikatu zuenak. Loiolako kuartelek amore eman ondoren, eta hura hitzartu zuten Gipuzkoako diputatuak aurka agertu arren, CNTko milizianoek Ondarretako kartzelara eraman zuten, eta han heriotza zigorra ezarri zioten, eta 1936ko ekainaren 30ean exekutatu zuten.