XV. mendearen amaieran Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako marinela. 1527ko uztailaren 12an hil zen.
Loaisak Moluketara egindako espedizioan atera zen, 1525ean, Aguazil Nagusi gisa. Loaisa, Elkano eta Salazar aurreneko buruzagien heriotza kate batek eraman zuen lehen postu horretara, baina ezin izan zuen bere egitekoa bete, Tidor uhartean pozoituta hil zelako. Arrosarioko Andre Mariaren elizan lurperatu zuten. Donostiako Gros auzoko kaleetako batek bere izena darama.
