Pintoreak

Careaga y Guridi, José

Grabatzailea eta margolaria. Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen, 1930ean, eta 2008ko irailean zendu zen.

Grabatzaile-zizelkarien lanbide tradizionalari jarraitzen dio Careagak, Mateoren semea eta Cayetanoren biloba baita, eta, gainera, paisaia-margolaria. Bere lana hainbat erakusketa kolektibotan eta lehiaketatan ikusi ahal izan da. 1961ean ohorezko aipamena jaso zuen Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan eta Bizkaiko Aire Zabaleko Pintura Lehiaketetan. 1965ean Elorrion 3. eta 1966an Durangon 1., Barakaldon 2., Bizkaian aire zabaleko pintura modalitate horretan urteko lan hautatuen 2. Ohorezko Saria jaso zuena. 1967an, hirugarren saria Barakaldon.

Erref. Eibar aldizkaria, 87. zenbakia (1966).