Politikariak eta Kargu publikoak

Careaga Andueza, Juan Antonio (1977ko bertsioa)

Gorteetako diputatu jeltzalea, Bizkaiak 1933ko azaroaren 19an hautatua. 1936ko altxamenduaren ostean sortutako Gipuzkoako Defentsa Batzordeko Ordena Publikoko Komisaria zuzendu zuen, Monzon jeltzalearen ordez. Ondarretako (Donostia) espetxean Fronte Popularreko milizianoek egindako erasoagatik protesta gisa dimititu zuen kargua. Gerra ostean hil zen Biarritzen.

German KORTABARRIA IGARTUA.