Sendagileak

Camino Doktorea

1853ko abuztuaren 4an jaio zen Beskoitzen (Lapurdi). 1876an Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean graduatu zen. Midiaren konpainiako medikua izan zen eta aduanatan ere jardun zuen. Hendaiako mugako osasun-zerbitzuetako zuzendari. Akademiako ofizial. Espainiako Carlos III erregearen ordenako zaldun izendatu zuten. Lehen mailako izurriteen urrezko domina eskuratu zuen. Haurrentzako medikuntzaren Kongresuan partaidetza aktiboa izan zuen. XX. mendearen hasieran Revue Médicale de Biarritz aldizkarian kolaboratu zuen.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).