Donostian 1964an jaiotako pianista gipuzkoarra.
Musika ikasketak bere jaioterriko goi mailako Musika Kontserbatorioan hasi zituen, Mª Teresa García Piudoren eta Loreto Fernández Imazen eskutik. 1982an, Baionako École National de Musique-ra joan zen, eta Ganbera Musika eta Pianoa ikasi zituen Françoise Douérekin. Madrilen Emmanuel Ferrerrekin eta Bordelen osatu zuen bere musika prestakuntza.
Arlo profesionalean, 1985etik Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan aritzen da, Euskadin zein Espainiako eta nazioarteko jaialdietan emanaldiak eskainiz. Piano irakaslea da Iruñeko "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
Maria Jose Barandiaranekin batera, BdB bikotea konposatu zuen.
