Eibarko maisu erlojugilea, XVIII. mendearen bigarren erdialdekoa. 1796an Eibarko San Andres Apostoluaren elizako dorrerako erloju bat egin zuen, 4.500 erreal kostatu zena, obrarako doitutakoaren arabera, eta hain ondo egin izanagatik Udalak beste 400 erreal ordaindu zizkion.
