Errugbya

BUENO, Jose Antonio

Boilurra. 1947an Donostian jaiotako errugbi jokalaria. Chufo Bueno bezala ezagunagoa, Paco Bueno boxeo txapeldunaren semea da. Donibane Lohizuneko eta Atletico San Sebastianeko taldeetan aritu zen. 1967, 1968, 1969, 1971, 1972 eta 1973 urteetako Gipuzkoako errugbi jokalari onena izendatu zuten.

Artxiboa AUÑAMENDI