1860an Tolosan jaiotako musikaria. Ez dakigu noiz eta non hil zen.
Gai erlijiosoko hainbat konposizio idatzi ditu, hala nola O Salutaris, Ave Verum, Salve, Gozos a San José eta Villancicos, baita kantu eta pianoko beste konposizio batzuk ere. Bere jaioterrian irakasle izan zen.
Txisturako lanak ere konposatu zituen, eta Oiartzun (1897), Zestoa (1898) eta Zumarragako (1899) Euskal Jaietako zortzikoen konposizio-lehiaketetan hainbat sari lortu zituen. Jolasketa bat, bi txistu, silbote eta perkusiorako Ad Libitum obrak lortu zuen lehen saria 1897an. Horri gehitu behar zaizkio Goikoetxeatarren txisturako paperetan berak sinatuta agertzen diren dantza doinu ugariak. Eresbilen honako obra hauek kontserbatzen dira: Burutasun bat, Euskalerriko txistulariyari eta Zortziko, txistu taldearentzat; Jolasketa bat, txistu bandarentzat; eta, Juramentuba n. 10</em", Iparragirreri n. 18 eta On Antonio Oquendocoari n. 15, ahots eta pianorako.
- AROZENA, A.: Sobre el musikari de este año, Jolasketa bat. Txistulari, 182, 1978-ekaina, p. 54, 2000.
- ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen
