Eleberria

Brunet eta Goitia, Jaime

1888ko uztailaren 25ean Donostian jaiotako idazle gipuzkoarra. Ez dakigu noiz hil zen.

Ingeniari mekaniko karrera jarraitu zuen Altenburgoko (Alemania) Eskola Teknikoan. Kargu hauek izan ditu: Gipuzkoako Kultur Zirkuluaren sortzaile eta presidente; Donostiako Elkarte Filarmonikoaren presidente; fundazioan parte hartu zuen eta Gipuzkoako Ateneoaren presidenteorde izan zen. 1918tik 1922ra, alderdi errepublikanoaren buruzagitza izan zuen, eta, aldi berean, zinegotzi eta alkateorde izendatu zuten. Egunkari eta aldizkarietan kolaboratu zuen eta eleberri ugari idatzi zituen. Horietako batek, La buena causa izenekoak, 1931n hileko libururik onenaren Elkartearen saria jaso zuen.