Enpresariak

Brie de Laustan, Francisco

Ispoure , Behe Nafarroa, herrian jaiotako enpresaria. Juan Bautista eta Hipólito bere anaiekin batera, Amerika helmuga zuten immigrante hartzaileen enpresen merkataritzarako adibide bikain eratu zen, Baionako agintariengandik, 1841eko martxoan, Rio de la Plata bidean zihoazen bere ontzietan ontziratzen ziren bidaiarien baldintza txarrengatik akusatua izatean.

Brie anaiak, Rivas anaiekin eta Roby y Manches enpresa ontzi-jabearekin elkartuta, Pirinioetako alde bietako Euskal Herrian eta Béarnen emigranteak biltzen zituzten euren ontziak Baionatik edo Pasajesetik Montevideo eta Buenos Airesera irtenez.

Platako ibai ertzetan komertzio higuingarria egitearren akusatuz eta Pertsona tratulari izendatuz, Baionako merkataritza epaitegiak egin zien epaiketari erantzunez, Francisco Briek La Platan 1841ean Considerations sur L'emigration Basque a Montevidéo izeneko liburu txiki bat argitaratzen du. Bertan, egileak emigrazioaren abantailak zuritzen ahalegindu zen eta Lanne epailea, aipatutako epaitegi kidea, garraztasunez kritikatzen zuen. 1838 eta 1843 bitartean elkarte horretako 21 ontzik Rio de la Platarantz irten zuten 5800 bidaiarirekin.

Uruguaiko Guda Handiaren (1843-1851) hasieratik, Hermanos Brie y Ribas enperesak gudak eragindako finantza egoera zailari aurre egin behar izan zioten. Montevideora eramandako emigranterik gehienak lanik gabe zeuden edota lana lortu ezinean, herriaren harresietatik kanpo izanagatik; horrela, enpresa, oraindik bidaiariek zor zieten bidai ordainaren ehuneko berrogeita hamarra eskuratu ezinean aurkitu zen. Gertakari hori, urte horietan zehar iparraldean bizi izan zen Franciscoren aurkako nazkagarritasunik ezarekiko akusazioei gehi, elkartearen epaiketa likidatzailean bildu zen gutun-truke handia sorrarazi zuten (Observaciones anexas á la liquidación de las cuantas de la Sociedad entre los señores Rivas hermanos y Brie Hermanos, practicada por los árbitradores, contadores y liquidadores D. Luis Mathieu y D. Adolfo Pfell, Montevideo, s/f.).

1851n, behin guda bukatuta, Francisco Montevideora heldu zen antzinako bidaiarien zorrak eskuratzeko asmotan; bere ahalegina hutsala zen, batzuk guda luzean hil egin baitziren, besteak zaurituta gertatu ziren eta gehienek, hainbat urtetan zehar lan egitetik ezinduta, kiebran zeuden edota Buenos Airesera joanak ziren. Elkartetik baztertu eta akusatua izan zen epaia, bidaien %50ª kobratu izateak eragindako irabazietan berak parte hartu ez zezan Rivas anaiek antolatutako fartsa higuingarri bat besterik ez zela adierazi zuen eta ondorioz, erabakia gora jo zuen.

1854an, Franciscok, bere senetik kanpo, kalean eta hainbat lekukoren aurrean bere antzinako Genera Rivas bazkidea erail egin zuen, paparrean iskilu zartako bi emanez, ondoren bere borondatez poliziaren aurrean aurkeztuz. Espetxeratuta eta gauzatzen ez zen epai bati zain egonik, espetxean lau urte izan ondoren Buenos Aireserantz ihes egiten du, bertatik Genera Rivas hildakoaren oinordekoei, Baionako ontzi-jabeei, uruguaiar Lehendakariari eta Frantziako Kanpo Ekimenerako ministroari hainbat ohar eta gutun igorriz. Gutun horietan guztietan bere errurik eza aldarrikatzen zuen eta bere erailketa zuritzen ahalegindu zen.

Buenos Airesen kokatua 1862. urte inguruan, elkartearen sordunei bere kobrantza planak berriz ere porrot eginda ikusi zituen, Buenos Aireseko egunkaririk garrantzitsuenean euskal immigranteei zuzendutako oharkizuna, Francisco Briek antzinako Rivas y Brie enpresa zaharrari zor zizkietenak kobratzeko inolako eskubiderik ez zeukana adieraziz, argitaratzerakoan.

Hurrengo urtean, Franciscok Buenos Airesen Fiat Lux ou Dix Ans D'Attente izeneko liburuxka argitaratu zuen eta bertan, bere hastapenetik, 1838an, luzaroan eta amaigabe izan zituen bere ezbeharrak adieraztera ematen zituen. 1865ean patagoniaren kolonizazioari buruzko bere ideiak azalduz argentinar Kongresuari zuzendutako liburuxka bat idatzi zuen. 1869an Montevideoko hirian bere Proyecto sometido a la apreciación de los habitantes de la República Oriental del Uruguay izeneko liburuxka argitaratu zuen.

Ez batak ez besteak ez zuten arrakastarik izan.

1876ko urtarrilaren 1ean, Franciscok, Donibane Garaziko Faustin Clavarie bere lagunari gutun bat idatzi ondoren, Buenos Aireseko hirian bere buruaz beste egin zuen.

  • A, Lassus: Les freres Brie de Laustan d'Ispoure, datarik gabea.