Antropologo frantsesa. 1810eko otsailaren 10ean jaio zen Vallerauguen (Gard). 1892ko urtarrilaren 12an hil zen.
Matematika Zientzietan doktorea. Medikuntzan doktorea eta Natur Zientzietan doktorea. 1840tik 1852ra lan ugari argitaratu zituen eta Ohorezko Legioa eman zioten. 1847-48ko neguan Donostian bizi izan zen, "Souvenirs d'un naturiste. La Baie de Biscaye" 1850eko martxoaren 15ean argitaratua Revue des Deux Mondes-en. Gero ingelesera itzuli zen lana (1852), eta Aitorren kondairari buruz hitz egiten da.
