1974ko irailaren 29an Deban jaiotako atleta gipuzkoarra. Errioxako Federazioaren ordezkari gisa 9 aldiz izan zen Espainiako txapeldun 400 metrotan (4 junior bezala, 1992an eta 1993an, aire zabalean eta pista estalian, 4 promesa bezala, 1995ean eta 1996an, aire librean eta pista estalian eta 1 jada absolutu bezala 2002an pista estalian). 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 4x400 metroko erreleboan. Markak: 53.29 (2000) eta 2.01.83 (2001) 400 eta 800 metrotan, 59.55 (1995) 400 metro hesietan. 23 aldiz nazioartekoa.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA (2007)
