Brau I. Donostian 1867an jaiotako pilotaria. Aurrelari lanak egiten zituen eta sakea zen bere espezialitatea. Ez zuen indar handirik, baina bolea handi bat zeukan eta oso joko garbia egiten zuen. Hala ere, oso desberdina zen, egun batzuetan dena harrapatzen zuen eta lehen mailako pilotaria zirudien bezala, beste batzuetan hirugarren mailakoa zirudien. Hala eta guztiz ere, ikusleak liluratzen zituzten jokalarietakoa zen. Erref. Luis Bombín, 1946.
