Musikariak

Botanz, Rogelio

Musikari gipuzkoarra, Legazpin 1956an jaioa; Tenerifen bizi da duela 20 urte baino gehiagotik. 1985ean La nueva canción canaria diskoan bere abestiekin agertzen da Pedro Guerra eta Andres Molina bezalako musikari uhartetarrekin batera, besteak beste. Hain zuzen ere, haiekin batera Taller Canario de Canción izeneko tailerraren sorkuntzan parte hartzen du, eta talde horrekin guztira sei disko argitaratzen ditu. 1992an hirukotea hautsi ondoren, Botanzek bere kantuak eskaintzen jarraitzen du Kanariar artxipelagotik, uharteen oroimen erritmikoa landuz, begirada frontean jarrita eta Euskal Herriko musika panoramarekin kontaktua galdu gabe, eta horrek fronte guztietan euskal-kanariar izatea ahalbidetzen dio. Autore-kanta bat da, hainbat erregistroren bidez adierazia, eta musikarako aparteko sentsibilitatea du. Bakarkako lana da.

Diskografia: Tic-tac (mini-LP, Gaztelupeko hotsak, 1999) eta Tiempo (Gaztelupeko hotsak, 2001). 2004ko urrian hirugarren diskoa aurkeztuko du Donostian: Rogelio Botanz Alfonso Sastrerekin kantari.