Futbola

BORONAT GIMENO, Marco Antonio

1947ko ekainaren 9an Donostian (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Aurrelaria. Lengokoetan hasi zen jokatzen, eta Sansera pasa zen gero, 1965-66 denboraldian. Hurrengo urtean Realean aritu zen, eta hamar urtez aritu zen bertan, 1976-77 denboraldira arte. Guztira 295 partida jokatu zituen talde zuri-urdinarekin.

1989ko maiatzean, John Toshack ordezkatu zuen Realeko entrenatzaile gisa, eta 1990-91 denboraldiaren erdira arte aritu zen horretan, Javier Expósitok ordezkatu zuen arte.

Artxiboa AUÑAMENDI