1902ko urriaren 12an Arrasaten (Gipuzkoa) jaiotako finantzari gipuzkoarra. Ekonomialaria eta merkataritza-irakaslea. Urte gutxi zituela, Txilera joan zen familiarekin, eta Ekonomia Zientzietako lizentziatura egin zuen herrialde horretan, eta merkataritza-ikasketak Espainian.1921ean Banco de Vizcayan
sartu zen, 1923an Iparraldeko sukurtsaletako inspektore izendatu zuten eta 1930ean Madrilera bidali zuten zuzendariorde gisa.1936-1939ko Gerra Zibilean Kristo Erregeren erreketeen Herenean
borrokalari boluntarioa izan zen. Alferez kategoriara igo zuten, eta, gero, infanteriako armako ohorezko teniente izendatu zuten. Kapitain-gradurako proposatu zuten, gerra amaitu baino pixka bat lehenago.Madrilen Banco de Vizcayako zuzendariorde karguarekin
itzuli ondoren, 1942an Azpizentraleko Zuzendari kargua hartu zuen, eta 1948an Zuzendari Nagusi, Kontseilari kategoria lortuz. Negozio-gizon aktiboa, enpresa-sortzailea. Besteak beste, 1934an Chamartín zinema-estudioak sortu zituen (1941ean berreraiki zituen), Manufacturas Fotgráficos Españoles, S.A. (Aranjuezen, 1951n) eta Naves Industriales, S.A. (beste enpresa batzuetan lehendakari eta kontseilari-kargua ere izan zuen). Banco Financiero Industrialeko presidentea eta Sevillako Elektrizitate Konpainiako presidenteordea ere izan zen.Meritu
militarraren gurutze gorria, gerrako gurutzea, kanpainako domina eta Meritu Zibilaren Gurutze Handia ditu.
Artxiboa AUÑAMENDI