Donostian jaiotako argazkilari naturalista.
Arte Ederretan lizentziatua. Itsasoarekiko eta argazkigintzarekiko zuen grinak bultzatuta, 1999an bere ohiko bizitza utzi, dena saldu eta Argentinako Patagoniara, Valdes Penintsulara, joan zen balea australari buruzko argazki artxibo bat aztertzera eta sortzera, balea frankoaren (euskaldunen balearen) hegoaldeko senideari buruzkoa. Lan horren emaitza da 2003an argitaratutako Baleekin jolasean - Euskaldunen balea franca edo balea.
