Militarrak

Bonnivet, Almirante

Frantzisko I.aren faboritoa zen Guillaume Gouffier de Bonnivetek Hondarribiko setioan parte hartu zuen, Nafarroako errekonkista gerraren pasarte bat, bere legezko subiranoen alde. 1521ean Bordelen egin zen artilleriako zenbait kanoirekin, eta armadako 400 gizonekin eta infanteria askorekin iritsi zen Baionara. Han, Guiseko kondearen agindupean, 600 "lansquenet" zituen armada batekin bildu zen. Ez dugu hemen bere kanpainen historiarik eginen, eta soilik erranen dugu itzuleran Bonnivet Baionako Udalbatzak hartu zuela, bi dozena eper, ehun laranja eta Larroque de Ondres-eko ardo zaharraren upel bat eskaini baitzizkion. Konplimendu hauengatik bere esker ona erakutsi nahirik, almiranteak, Hondarribitik zetozen 2.500 "lansquenet"-eko gorpu batek zenbait eguneko ibilaldia jarraitzen ziolarik, Baionan sartzea debekatu zien, bertan rapiñak egingo baitzituzten, eta Tarridesetik Saint-Espritera eraman arazi zituen, hiriko korporazioaren laguntzaz eta 40 arraunlarik gidatutako ontzien bidez.

Erref. Edouard Duceré: Dictionnaire historique de Bayonne, 2 vols, Baiona, 1911-1915.