dunba.
zanbonba.
Zurezko edo metalezko kaxa zilindrikoa duen soinu-tresna. Larruzko edo bestelako bi partxe tenkatu ditu. Zerbaiten gainean jarri edo lepotik zintzilikatuz, eskuan mazo berezi batez partxea kolpatzen da. Musika-banda, txaranga eta fanfarre izeneko musika-taldeetan, ia ezinbestekoak dira bonboak. Hauetako famatuenak Lizarrako festetan ospatzen den “la bombada” eta azkenaldian Iruñeko sanferminetan egiten den “el estruendo” dira. Arizkungo Inauterietan, bertan egindako bonbo handiekin aritzen dira izugarrizko zarata eginez.
