Arrasaten jaio zen 1923ko abenduaren 2an. 1940ko Txapelketan parte hartuz, bere lehen urrats pelotistikoak zaleen eremuan eman zituen. Urte berean sartu zen profesional mailan eta intuizio handia zuenez, laster nabarmendu zen, 1944an aurrelari onenen artean kokatuz. 1945ean, Espainiako Binakako Txapelketa jokatzeko izendatu zuten, Gallastegi lagun zuela, eta Onaindia eta Lazkanok kanporatu zuten, Tolosan, otsailaren 27an. Erref. Luis Bombín, 1946.
