Politikari gipuzkoarra. Arrasaten jaio zen 1933ko urtarrilaren 1ean, eta 2013ko maiatzaren 9an hil zen.
Vehículos La Bergaresa enpresako gerentea, Transconor SAko kontseilari delegatua eta Viajes Ecuador SAko zuzendaria izan zen. Turismoko teknikaria. EAJko kidea.
Bergarako alkatea 1983tik 1987ra; Udaleko zinegotzia 1987tik 1991ra.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako prokuradorea izan da (1983-1987). Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordea (1988-1991). Euskal Autonomia Erkidegoak IV (1991-02-20tik 1993-04-13ra); V (1991-02-20tik 1995-02-09ra) eta VI (1995-02-10etik 1999-02-25era) legegintzaldietan izendatutako senataria. Europako Kontseiluko eta UEOko Parlamentu Batzarreko kidea 1991ko otsailetik. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaria izan zen.
