Medikuntza

Bohdanowicz, Antoine Edmond Stanislas

Jaziewon jaiotako medikua, Augustow-eko departamenduan, Errusiarren mende zegoan Poloniako zatian. 1898az geroztik medikuntza izan zuen ogibide. Udan Miarritzen eta Neguan Nizan izaten zen. Ikerketa ugari egin zituen, esate baterako, Biarritz pour les malades et les bien portants (Varsovia, 1902) edo Un coup d'oeil sur Biarritz thérapeutique contemporain (Mosku, 1999). Profesional gisa egindako ibilbidetik haratago, hainbat kontakizun labur idatzi zituen, Varsovia eta San Petersburgoko iritzi publikoan eta literatura-kritikarien artean arrakasta erdietsi zutenak.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).