Atletismoa

BLANCO AMADOR, Markel

1989ko ekainaren 6an Arrasaten jaiotako atleta gipuzkoarra. Zilarrezko domina Huelvan 2004ko uztailean jokatutako Espainiako Kadete Txapelketetan, 1000 metrokoan. 2005eko urtarrilean egin zen Donostiako Nazioarteko Krosaren 50. edizioan brontzea lortu zuen 6.844 metroko proban.