1934an Donostian jaiotako euskal aktorea. Benetako izena Francisco Javier Martín da.
Sei urte besterik ez zituela, Radio San Sebastianen hasi zen haur aktore lanetan; baita udako denboraldian hiri horretatik eta Bilbotik igarotzen diren hainbat konpainiatan ere. Javier Murorekin batera Pantxo eta Kolate pailazo bikotea osatzen du, geroago parodistak izango direnak Rex eta Blaki izenarekin eta urte batzuk geroago, berriro ere Radio San Sebastianen, Miguel Miralles Gilitorekin batera, Popy, Garry eta Topetin pailazo hirukotea osatzen du. 16 urterekin Parisera joan zen Europa osoan zehar music-hall eta zirkua bezalako generoetan arituz. Espainiako ia zuzendari guztiekin lan egin du, baita Europako eta AEBetako zinemagileekin ere. Telebistan, besteak beste, Antonio Merceroren La cabina (1972) eta Los pajaritos (1973) lanetan aritu da, eta Un, dos, tres... responda otra vez lehiaketan. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea da.
