Abesbatzak

Bizkargi Abesbatza

"Bizkargi" Abesbatzak 1986.urtean hasi zuen bere ibilbidea Azkoitian. Gaur egun(2014 urtean) 45 abeslari ditu, 10 eta 12 urte bitartekoak.

Orain arte, bere bidea batik bat " Bizkargi Musika eskola " zentruko ekintzei lotua egon da baina, horretaz gain, herriak nahiz Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolaturiko hainbat eta hainbat ekitaldi musikaletan aktiboki parte hartu izan du.

1988.urtean "ITXAROPENA" izeneko diskoaren grabaketan partaide izan zen beste abesbatza batzuen artean.

"Bizkargi" Abesbatza, Mª Jesús Larrañagaren zuzendaritzapean, ikaskuntza prozesuan dagoen abesbatza da, irakaskuntza zentruan barneratua egotearren ikasturte bakoitzean berritzen doan ikaslegoa duena. Bere lan oinarrizkoena, talde bezala iraunkortasuna lortzea da, inguruko ekintza musikaletan parte hartzeko errepertorio zabala prestatzen ahalegintzen delarik.