Futbola

BILLABONA, David

1969ko abenduaren 5ean Irunen jaiotako futbolari gipuzkoarra. Donostiako Realean hasi zen, 1987an egin zuen debuta lehen taldean, 1989-90 denboraldian Bilboko Athletic Clubek fitxatu zuen arte. Nazioarteko jubenila izan zen, eta selekzio nazional guztietan aritu zen, 1992an Bartzelonan egin zen Olinpiar Jokoetako gailurrera iritsi arte.

Artxiboa AUÑAMENDI