Arkeologia aztarnategiak

BilbaoEszena

BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroa 2004ko martxoaren 27an inauguratu zuten Santutxuko auzoan, Antzerkiaren Munduko Egunarekin batera.

BilbaoEszena zentroko lokaletan, entseguak eta bilerak egiteko aretoak ditu, arte eszenikoekin zerikusia duten pertsonek, taldeek eta elkarteek beren jarduera garatzeko aukera izan dezaten. Zentroa sortu zen antzerki amateur eta erdi profesionalaren lanari laguntzeko eta zabaltzeko Bilbon, eta horren ondorioz, Bilbo Handian eta Bizkaiko probintzian ere.

Taldeek aretoa erreserba dezakete BilbaoEszena zentroan eta Barrutiko Udaltegietan beren lanak antzezteko edota entseguak egiteko.

BilbaoEszena eskaintzen du:

  1. Doako lokalak entseguetarako. Bi areto BilbaoEszena zentroan eta beste batzuk zazpi Barrutiko Udaltegietan.
  2. Arte eszenikoei buruzko dokumentazio-zentroa.
  3. Lan egiteko eta bilerak antolatzeko aretoak, ordenagailuarekin eta WIFI internetekin.
  4. Baliabideak Bilbon antzerti-jarduera garatzeko eta laguntzak taldeen antzezpenak sustatzeko.
  5. Ikastaroak antzerkiaren munduan sartu nahi diren eta hobeto ezagutu nahi duten pertsonentzat.
  6. Ikastaroak artista amateur edo erdi profesionalen prestakuntzarako, beren teknika eta ezagutza eszenikoak hobetzeko.
  • Bilbao Eszena. Página oficial. [Fecha de consulta: 19 de marzo de 2014].