1961ean Zumarragan jaiotako margolari gipuzkoarra.
Bere prestakuntzaren barruan, eta Manuel Belloren eskutik, serigrafia ikasi zuen Artelekun (1990), eta pintura Manu Munuateaundikoetxearenean (1994). 1984 eta 1999 bitartean, Urretxun, Donostian, Tolosan, Legazpin eta Zumarragan, besteak beste, pintura, collagea eta serigrafia erakutsi ditu. 1990ean "White Spirit" erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Donostiako San Telmo museoan.
Euskonews aldizkariko 76. zenbakiko Art Aretoa sailean ikus daiteke bere lanaren lagin bat.

