Irunen jaiotako gipuzkoar nortasuna. Aduanetako agentea izan zen, Real Unioneko bazkide garrantzitsua. Errepublikarra, II. Errepublikaren garaian bere hiriko zinegotzia izan zen eta 1931ko maiatzean Gipuzkoako Foru Aldundiko Batzorde Kudeatzaile Errepublikanoko kidea izendatua.
