1684. urte inguruan Donostian jaiotako militar gipuzkoarra, Santiagon (Txile) hil zen data ezezagunean.
Juan de Beassoayn Paulorena donostiarraren eta Maria Josefa Perez de Ugalde donostiarraren semea. Maestre de Campo izan zen, Espainiako Armadako Jenerala.
Txileko Santiagon ezkondu zen 1713an Maria Josefa Hidalgo de la Barrerarekin.
