Arkitektoak

Bertrand, Alphonse

Baionako arkitektoa, arras ospetsua izan zena Belle Epoque (Aro Ederra) delakoan. Berak egin zuen Miarritzeko (Lapurdi) Bellevue Kasinoa, 1901ean inauguratu zena, hots, egilea hil (1898) eta hiru urtera. Eraikin dotore horren ordez, 1928an Alfred Laulhe ezagunak egindakoa finkatu zen. Berak egina da Candas izeneko etxetzarra (gerora Frías) Miarritzeko goi-basoetan (Lapurdi). 1921ean eraitsi zen eta, gaur egun, Patrick eta Biskaïa egoitzak paratzen dira bertan. Halaber, berak egina da Miarritzeko Grand Hôtel edo Hòtel Gardères (Lapurdi), La Maison Rouge izenez ezagutzen dena. Halaber, 1880an hondartza handia eta euskaldunen hondartza batzuen dituen itsaslabarrean dagoen Halde izeneko harkaiztian altxatutako Villa Belza enblematikoa egin zuen. Orobat, berari zor zaizkio 1929an inauguratutako udal-kasinoko planoak eta baita hiri berean dagoen Roche Ronde etxetzarrekoak ere.

  • ROUSSEAU, Monique et Francis. Biarritz promenades, I, 1980, Bayonne, 74 / 134.
  • MESURET, Geneviève y CULOT, Maurice. Architectures de Biarritz et de la Côte Basque. De la Belle Epoque aux Annés trente. Liège: Mardaga, 1990.