1973ko apirilaren 23an Irunen jaiotako futbolari gipuzkoarra. Defentsaren erdian posizioak hartzen ditu. 1995-1996 denboraldian Deportivo Alavesera iritsi zen azken errefortzua izan zen. Alavesek milioi bat pezeta (6.000 euro) ordaindu zizkion Real Unioni. Alavesekin debuta egin zuen partida ofizialean 1996ko urtarrilaren 7an, Municipal de Marbellan, Atletico Marbellaren aurka.
1996/97 denboraldian zehar talde titularrean finkatu zen, eskuin hegaletik gehiago jokatuz erdiko hegaletik baino, eta postu horretara itzuli zen Boronaten etorrerarekin. 1997 / 98 denboraldian jokalaria taldeko gizon garrantzitsuenetariko bat bezala finkatu zen, minutu asko jokatuz. 1998an berritu egin zuen Alavesen alde, eta 2001eko ekainera arte luzatu zuen kontratua.
1998ko azaroko jokalaririk onena izan zen, baina hurrengo urtean ordezkotzara pasa zen. 2000ko martxoaren 6an iragarri zuten Vila-realera pasatuko zela.
Artxiboa AUÑAMENDI
