Futbola

BERRAONDO INSAUSTI, José Ángel

1878ko azaroaren 4an Donostian jaiotako futbolari gipuzkoarra. Jokalari, entrenatzaile, arbitro, hautatzaile eta zuzendaritzako kide izan zen. Brentforden (Erresuma Batua) ikasi zuen, eta bertan jokatu zuen bere talde titularrarekin.Itzuli

zenean Real Madrilen eman zuen izena defentsa gisa jokatzen, eta presidenteordea eta jarduneko presidentea izan zen (1908-1910). Espainiako Federazioaren sorreran parte hartu zuen. Donostiara joan zen eta Realaren sortzaileetako bat izan zen, defentsa lanetan ere aritu zen eta presidenteorde izan zen (1910-1915). Espainiako Kluben Batasunaren sorreran parte hartu zuen. 1916tik arbitro kolegiatua izan zen, eta nazioarte mailara iritsi zen. Ondoren, Espainiako Futbol Federazioko hainbat kargu garrantzitsu bete zituen, besteak beste, hautatzaile gisa.Espainiako Selekzioko hautatzaile bakarra

izan zen Amsterdameko Olinpiar Jokoetan "amateurrekin". Gero, Paco Bru eta Julian Rueterekin batera, Anberesko Olinpiadan parte hartuko zuten jokalarien behin betiko zerrenda osatu zuen.

Artxiboa AUÑAMENDI