Kontsula, historialaria eta Monumentuen Batzordeko kidea.
1844ko otsailaz geroztik kontsul-eginkizunak bete zituen Frantziako hainbat postutan: Bordelen, Nantesen eta Le Havren. Hiru urtez aritu zen Sirian eta Palestinan kontsulatzen. 1872an Bizarría Guipuzcoana y Sitio de Fuenterrabía argitaratu zuen, non, estilo sinple eta argiaz gain, gertaera haren historiaren zehaztasun zorrotza agerian jartzen duen. Baionan kontsul zela, armada liberalean sartu zen. Zenbait gerra-ekintzatan parte hartu zuen. 1881eko maiatzean, Donostiara erretiratu zen, eta han jarraitu zuen bere estudioko fruituak idatziz jasotzen. Donostian hil zen, 1897ko otsailaren 19an.
Erref. José Gómez de Arteche, Euskal Erria, 1897, p. 183.
