Sendagileak

Bernal de Ferrer, Marcial Antonio

XVIII. mendeko mediku bizkaitarra. Lekeition garatu zuen lanbidea. Txosten ugari taxutu zituen: 1772an "hydrophovia o mal de Rabia"; 1773an, Batzar Nagusietan, kalkuluei buruzkoa; 1774an zizareei buruzko beste bat eta, azkenik, 1775ean eskrofulari buruzkoa. Kalkuluei buruz idatzi zuena: Potus aquarum mineralium calcullus pellit et ab eisden preservat.

Erreferentzia: Manuel Usandizaga.