1922an Azkoitian jaiotako musikari eta konpositore gipuzkoarra. 2000ko urriaren 9an hil zen, 78 urte zituela.
Bere herriko Udal Bandako kidea izan zen 50 urte baino gehiagoz, eta bandarako doinuen konpositore gisa nabarmendu zen. Txistulari bandan ere aritu zen.
Soinujolea, Azkoitiko Udal Bandako zuzendariordea eta Azpeitian, esaterako, antolatutako kontzertu askotan kolaboratzailea ere izan zen. Txistu, banda eta abesbatzarako lanak konposatu zituen batez ere, eta sariak lortu zituen hainbat musika lehiaketatan (Iruñea, Alacant, etab. ). Bere lanaren hainbat aintzatespen jaso ditu, besteak beste, 1995eko irailaren 24an Azkoitian egindako herri omenaldia, edo Jose Ignacio Alberdi Egañak 2000ko urriaren 10ean konpositorearen oroimenez egindako idatzia.
- ERESBIL: Dokumentazio atala, D1/BER-10. Alberdi Egaña, J. I.- Candido Beristain oroitzeko oharra, 2000-X-10.
- Jesus Mari: Agur Kandido Beristaini. Diario Vasco, Azkoitia, p. 23., 2000ko urriaren 11.
