Futbola

BERGARA LARRAÑAGA, Markel

1986ko maiatzaren 5ean Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Zentro erdia. Beheko mailetako taldeetan lehiatzeko heldu zen Realera. 2003ko irailaren 7an egin zuen debuta Reala Brekin, Osasuna B-Real B partidan (1-1). Filialarekin 55 partida jokatu zituen guztira. 05 / 06 denboraldian Eibarren aritu zen utzita, Bigarren Mailan. Eta 2006ko udan, berriro ere, lagatu gisa, Auzotegira joan zen, Bigarren Mailan. Internacional sub'19 Espainiako selekzioarekin.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)