Konposatzaileak

Bereciartua Uranga, Hilario

Ataunen 1892ko abenduak 5ean jaio zen. Donostiako San Ignazio klinikan hil zen 1940ko irailaren 28an 47 urte zituelarik.

Bere musika-ikasketak Ataungo Eliza parrokialean hasi zituen. Ondoren Donostiako Udal Kontserbatorioan jarraitu zuen formakuntza. Bertan Beltrán Pagola izan zuen irakasle. 1911 eta 1915 artean musikagile eta interprete hau Echarri Aranazeko organista izan zen. Lanpostu hau bertan behera utzi zuen Azpetiako Udal Musika Bandaren zuzendaritza bere gain hartu zuenean. Garai berri honetan Akademian egin zuen lan pedagogikoa nabarmengarria da, baita herriko Udal Musika Bandaren antolakuntzan egin zuena ere.

Musika-obra herrikoi batzuen konpositorea izan zen: Carnicerito de Azpeitia edo bere alabei eskainitako dantzatzeko piezak, Pili eta Pepita.

  • ERESBIL: Dokumentu-atala, D1/BER-05. [Ansorena, J.L.?]. Ignacio Bereciartua Uranga.