1972an jaiotako konpositore, piano-jole eta pedagogo donostiarra.
8 urte zituela hasi zituen musika ikasketak, eta ondoren Donostiako kontserbatorioan sartu zen, Mari Sol Imaz piano-irakaslearen gidaritzapean, Erdi Mailako azken mailara arte. Kontserbatorio horretan egon zen Goi Mailako Gradua amaitu arte, Piano -Cristina Navajas irakaslearekin-, Solfeo, Ganbera Musika, Musika Pedagogia eta Konposizio espezialitateetan. Halaber, Magisteritzan diplomatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Goratzar eta Musikalis abesbatzetako kidea da, eta Tolosako Musika Eskolako irakasle lana eta Lehen Hezkuntzan musikaren irakaskuntza uztartzen ditu.
- BEREAU, M. : Tinttiren ametsa. Bilbo: BAE Konposizio Lehiaketaren IX. Gran Premio BBK (Cuento infantil), p. 3, 2006.
