Pintoreak

Beratarbide Arrieta, Idoia

1977an Oiartzunen jaiotako margolari gipuzkoarra.

Arte Ederretan lizentziatua EHUko Leioako fakultatean, 1999an.

Urte hartan hasi zen bere lehen erakusketak egiten, bai bakarka bai taldean. Sariei dagokienez, 2003. urtekoak: 1.a Zumarraga-Urretxuko lehiaketan eta 4.a Amurriokoan. Mikelazulo Kultur Elkarteak argitaratutako Beste bat apalerako eta KilimAmuak liburuak diseinatu eta maketatu ditu, eta, antzerkiari dagokionez, Gorria (antzerkia eta pintura, 2002), Zubibegibidez (Ekuadorren egindako ikuskizuna, 2003) eta Eskubiko Pareta (antzerkia, poesia eta ilustrazioa, 2003/04) proiektuetan parte hartu du.