Zuzendariak

Berasategi, Iñigo

Donostiar zinemagile gipuzkoarra. 2005ean Goya sarietarako izendatu zuten, animaziozko film onenaren atalean, Supertramps lanagatik. Jose Mari Goenagarekin batera zuzendu zuen lan hori, eta Irusoin, Dibulitoon Studio eta Barton Filmek ekoitzi zuten, EITBren (koprodukzioan), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.