Elio.
Astigarragako Elio-enea baserrian 1922ko abuztuaren 15ean jaiotako bertsolari gipuzkoarra. 1964ko maiatzaren 22an hil zen, Zumarragako Orbegozo lantegiko teilatutik erorita.
Bertsolaritzarako gaitasun handia erakutsi zuen gaztetatik, eta ezagun egin zen, plaza ugaritan aritu zelako. Zarauzko gazte mailako txapelketa irabazi zuen, besteak beste.
1947an, beste 22 bertsolarirekin batera, Donostiako La Perlan antolatutako txapelketa batera aurkeztu zen. "Basarri"k gai-jartzaile lanak egin zituen, eta epaile mahaian Txomin San Sebastian astigarragatarra zegoen, besteak beste. Elioren eta Lexotiren arteko lehia estua izan zen, baina azken honek irabazi zuen txapela.
