Euskarazko idazlea, 1975ean Zarautzen (Gipuzkoa) jaioa.
Euskal Filologia ikasketak egin zituen, baina ez zuen amaitu. XX. mendeko 90eko hamarkadaren hasieran Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen. 1995ean, literatur sorkuntzarako beka bat jaso zuen Gipuzkoako Diputaziotik, eta hurrengo urtean argitaratu zuen bere lehen poema liburua, Azaro urrunetako intifadak (Edit. Elkar). Haur eta gazte literaturako bere bigarren liburuak Bobbyren hauspoa (Ibaizabal, 1999) du izenburu. Vladimir literatur taldearen sortzaileetako bat izan da. "Euskaldunon Egunkaria" egunkariko literatura gehigarriaren arduraduna izan zen, eta lan horrek Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen 1998an. Egin egunkarirako Zarauzko kronikagile ere izan zen, itxi zuten arte. Gero, Herri Irratiko Komatxo artean literaturari buruzko irratsaioko arduradun eta esatari lanetan aritu zen. Gaur egun, Txalaparta argitaletxeko euskarazko liburuen arduraduna da, eta literaturari buruzko artikuluak argitaratzen ditu Gara egunkarian.