Antzerkigintza eta dantza

Beobide Egaña, Aiert

Aiert Beobide Egaña, dantzaria. Donostia, 1978. 

Euskal dantza, dantza klasikoa eta baita dantza garaikidea landu ditu oso gaztetatik abiatutako ibilbide luzean zehar. Proiektu ugariren partaide eta bultzatzaile izan da, azpimarratzekoa esperimentaziorako gogoak eta lanerako borondateak bultzaturik 2011. urtea ezkeroztik Haatik dantza konpainia martxan jarri eta honen buru diharduela.

Dantzari moduan, bakarkako lan pertsonaletan eta baita Aukeran eta Haatik konpainietako ikuskizunez gain Mikel Aristegi eta Ziomara Hormaetxe koreografoen dantza garaikideko lanetan ere parte hartu du. Sorkuntza eta koreografia lanetan murgilduz hamar dantza lanetik gora aurkeztu ditu. Bai haatik konpainiarentzat eta baita azken hamarkadan lanean diardun Alurr dantza taldearekin ere.