Konposatzaileak

Beobide Cendoya, Ricardo

Salestar erlijioso eta konpositorea, Azpeitian jaio zen 1891ko apirilaren 3an. Sarrian (Bartzelona) hil zen, 1921eko abenduaren 30ean.

Ignacio Fernandez Eleizgaray organista azpeitiarrarekin hasi zen musika ikasten, eta 1917an lehen meza eman zuen. Bere lanaren izenburu hauek ezagutzen dira: Gloria nº4, Ave María, nº7, Celeste guía, Creo entu real presencia, Me voy, Jesús mio, Ven, Jesús amoroso, Niño Divino, nº3, Jesús, que en pesebre, De tu altar, Tota pulchra, El patrono de la buena prensa, La gimnasia eta Te amamos. Gehienak abesbatzarako eta organorako konposatutako obra erlijiosoak dira.

  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/BEO-05.