1937ko abuztuaren 15ean Zumaian (Gipuzkoa) jaiotako elizgizona. Apaiz ikasketak egin zituen Donostiako Seminarioan, eta hiri horretan apaiz ordenatu zuten 1962ko abuztuaren 5ean.
Urte horretan bertan, eta 1965era arte, Pasai Donibaneko parrokiako apaiz lagunkidea izan zen, eta, ondoren, Kanadara joan zen, Ternuan (1966-1990) Espainiako arrantzaleen Itsas Apostolutzako kapilau gisa. Berriz ere Gipuzkoan, Pasai San Pedroko bi parrokiatan apaiz eta apaiz laguntzailea izan zen (1990-2000). Ondoren, Itsas Apostolutzaren Saileko zuzendari izendatu zuten, Espainiako Gotzainen Biltzarreko Migrazioen Gotzain-Batzordeko zuzendari (1993-), eta Stella Maris de Santurce-Bilbaoko kapilau (2000-). XXI.
mendearen hasieran, Itsas Apostolutzako zuzendari nazionala eta Bilboko portuko kapilaua da. Hogei urte baino gehiago daramatza kaperau lanetan bakailao ontziteriarekin, Saint Pierre eta Saint John's portuetan. Egilea, Rosa Garciarekin batera, Ternuako Gizonak. Bakailaoaren arrantza 1926-2004, Pasaiako portu-agintaritzak argitaratua eta 2005eko urtarrilean aurkeztua.
Artxiboa AUÑAMENDI
María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea