Ingeniariak

Bengoechea Castro, Endika

Informatikari gipuzkoarra, 1971n Errenterian jaioa.

Euskal Herriko Unibertsitatean Informatikan Lizentziaduna/Ingeniaria da 1994an, eta Informatika Fakultateko 1993-1994 promozioko espediente onenagatik Lizentziatura Saria jaso zuen. Erresuma Batuko Brighton (Ingalaterra) eta Aberdeen (Eskozia) unibertsitateetan ikertu du. 2002an Parisko L'Ecole Nationale des Telécomunications enpresan doktoratu zen, irudien errekonozimenduari buruzko tesiarekin. Tesiaren izenburua Insev Graph Matching Using Estimation of Distribution Algorithms da. Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko irakaslea 1996tik, Sistema eragileak eta ordenagailu-sareak diziplinetan. Fakultate bereko "Intelligen s Group" ikerketa taldeko kidea.