Juan Pedro San Antonio. 1890eko ekainaren 19an Gesalibarko Santa Agedan (Arrasate) jaiotako elizgizon gipuzkoarra. Pasionista botoak 1908an egin zituen, Corellara joan zen, eta gero Mexikora. Chicagon apaiz ordenatu zuten 1916an.Santa Klaran
hasi zen lanean, Kuban, baina laster itzuli zen Corellara, predikatzen. Zaragozako lehen errektorea izan zen 1926an, eta misio herrikoietan aritu zen. 1932an bikario izendatu zuten Daimielen (Ciudad Real).1936ko uztailaren 21eko
gauean miliziano errepublikanoek hiria utzi eta sakabanatzeko agindua eman zieten. Bengoa, P. Leoz eta beste hiru irailaren 24ra arte Ciudad Realeko pentsio batean babestu ziren. Egun hartan Calatravako Carrionera eraman eta fusilatu egin zituzten.
Gerra ostean, Erorien basilikan utzi zituzten haren gorpuzkiak. 1989ko urriaren 1ean beatifikatu zuten Bengoa gainerako pasiotarrekin batera.

- Alday, José María: Santoral Vasco, Misiolari klaretarrak, Bilbo, 1994.