Idazlea. Donostian jaio zen, 1912ko martxoaren 22an, eta hiri berean hil zen, 1999ko urtarrilaren 11n.
Abokatua da, eta Ekonomia ikasi zuen Lovainako Unibertsitatean. Euskal Langileen Elkartasuneko abokatu kargua bete zuen 18 urte besterik ez zituenean. Venezuelan Sustapen Ministerioko ekonomia aholkularia izan da eta Caracaseko Merkatari eta Industrialen Ganberako zuzendaritzako kidea. Al cruzar la calle, Vitoria, 1968 liburuaren egilea. Kazetari gisa, Donostiako El Diario Vasco egunkarian idazten du, "Beneche" ezizenarekin.